Asier Peñagarikano Iturgindegian 25 urtetik gora daramatzagu iturgintzako, gaseko eta berokuntzako lanak egiten. Gure iturgindegia familia-enpresa bat da, eta Zarautzen "FONTANERÍA JOSÉ LUIS" gisa ere ezagutzen du jendeak, izen horrekin sortu zelako eta gure bezeroek horrela deitu izan digutelako azken hamarkadetan.
Konfiantzazko iturgin adituak Zarautzen
Gaur egun, Asier Iturgindegian hirugarren iturgin-belaunaldia ari gara lanean Zarautzeko bezeroentzat. Erreformetan espezializatu gara bereziki eta arlo horretan esperientzia handia dugula esan dezakegu, bai bezeroei soluzioak eta materialak hautatzeko aholkuak emanez, bai gremioak koordinatzen.
INSTALAZIOAK - KONPONKETAK – MANTENTZE-LANAK
Gas-eta berokuntza-instalatzaileak gara Zarautzen, INSTAGIren baimenarekin.
Iturgintza-produktuen erakusketa-denda bat daukagu Zarautzen, Foruen kaleko 9an. Bertan iturgintzaren arloan dauden berrikuntza guztien inguruko aholkuak emango dizkizugu, zure etxerako aproposenak aukeratzeko.
ZATOZ GUREGANA, atsegin handiz lagunduko dizugu.