Gas-galdaren eta pellet-galdaren (biomasa) instalazioa. Gaseko kondentsazio-galdaren marka guztiekin lan egiten dugu, eta gure iturgindegia Saunier Duval-en INSTAL XPERT gunea da.
Gas-galdarak | Marka guztietako galdaren instalazioak
Adituak gara galdarak instalatu eta aldatzeko lanetan, eta hamarkadetako esperientzia dugu sektorean. Horregatik, zuri aholku emateko moduan gaude, etxebizitza bakoitzean instala daitezkeen sistema eta galdarei eta haien potentzia eta ezaugarriei dagokienez.
Merkatuko galdara-marka guztiekin lan egiten dugu, bermedun markak hautatzen ditugu gure bezeroentzat, eta gainera Saunier Duval-ek (kalitatezko galdara-marka, berme guztiak dauzkana) instalatzaile gisa hautatu gaitu.
INSTALATZAILE HAUTATUA
INSTAL XPERT instalatzaileak instalatzaile onenen artean hautatzen dituzte, eta Saunier Duval-ek etengabeko prestakuntza ematen die, bere ekipamenduak instalatzean ahalik eta zerbitzurik eta maila teknikorik onena eskaintzeko aukera izan dezaten.
Kontsulta iezaguzu zure Saunier Duval galdara Asier Iturgindegiarekin instalatzen baduzu zer ABANTAILA izango dituzun jakiteko.
Pellet-galdarak | Biomasa
Biomasa-galdarak (pelleta da erregaia) instalatzen ditugu, familia bakarreko etxebizitzetarako eta gas-instalaziorik ez duten etxebizitzetarako egokiak. Berokuntzako eta ur beroko sistema ekologiko eta jasangarria da, kontsumo merkekoa. Askotariko konfigurazioak dauzkagu, potentzia eta neurri desberdinetakoak. Epe ertainera gasa baino merkeagoa da, erregaia merkeagoa delako.