Zoru bero-emailea instalatzea Zarautzen
Zoru bero-emailea instalatzea Zarautzen
Zoru bero-emailea instalatzea Zarautzen

Berokuntza

Berokuntza-sistemak instalatzen ditugu gas- edo biomasa-galdaren bitartez, bai sistema tradizionalak, aluminiozko erradiadoreen bitartez, bai zoru bero-emaile bidezko berokuntza.

Berokuntza-zerbitzu nagusiak Zarautzen:

  • Berokuntza-instalazioak
  • Konponketak instalazioan edo erradiadoreetan
  • Instalazioan ihesak aurkitzea
  • Erradiadoreak ordeztea
  • Galdara-aldaketa Zarautzen eta inguruetan
  • Zoru bero-emailea instalatzea Zarautzen eta inguruetan
  • Toalla-euskarri moduko erradiadoreak ezartzea

Berokuntza-instalazioak Zarautzen eta beste herri batzuetan
Kontsulta iezaguzu!

toalla berotzekoak

Erradiadoreen instalazio eta konponketak

Erradiadore elektrikoak eta gasezkoak

Adituak gara marka onenetako aluminiozko erradiadoreak instalatzeko lanetan, nola erradiadore konbentzionaletan hala diseinuzko toalla-euskarri moduko erradiadoreetan (toalla berotzekoak). Azken horiek oso praktikoak dira, eta gainera estilo-ukitu bat ematen diote zure bainugelari.

iturgintza: ferroli erradiadore zarautz iturgintza: lba erradiadore zarautz
fontanería zarautz: radiador-toallero de diseño para baños fontanería zarautz: radiador de diseño

Zoru bero-emaileko berokuntza

Ur-hodidun zoru bero-emaileko berokuntza-sistema ezartzeko hoditeria-instalazio bat egin behar da parketaren, marmolaren edo moketaren azpian. Berokuntza-sistema horrek konfort handiagoa ematen dio etxebizitzari, eta, horrez gain, % 10etik % 20ra bitarte gehiago aurrezten laguntzen digu beste berokuntza-sistema batzuen aldean. Etxebizitzak dekoratzeko ere oso erosoa da sistema hau, ez duelako erradiadorerik erabiltzen, espazioaren eta estetikaren mesedetan.

Asier Iturgindegian esperientzia luzea dugu instalazio horietan, eta lehen kalitateko materialak erabiltzen ditugu beti gure lanetan, baita zoru bero-emaileko sistemetan espezializatutako marka ezagunak ere.

Zoru bero-emaileko berokuntza-sistema, gas- edo pellet-galdararekin konbinatzen da.

INSTALAZIOAK EGITEN DITUGU, ZARAUTZEN ETA BESTE HERRI BATZUETAN, Kontsulta iezaguzu!